Bea Aparicio
Literatura Liburuaren Nazioarteko Eguna: liburu aurkezpena

10 emakumek, mundua dantzanMercedes L. Caballerorekin solasean

2024 apirilak 23 • 19:00

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: elebidun - 60 minutu

Doan aretoa bete arte

Bea Aparicio

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta argitalpenaren aurkezpena. Mercedes L. Caballero egilea eta dantza kazetari espezializatua eta Jemima Cano eta Eider Zaballa (DOOS Colectivo eta Espacio Punto de Fuga, Bilbo) kultur kudeatzaileen eskutik.

Haurrentzako liburu ilustratu honetan, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratua, dantza garaikidea irauli zuten emakumeen hamar biografia biltzen dira: Isadora Duncan, Martha Graham, Mary Wigman, Pina Bausch, Trisha Brown, Carolyn Carlson, Natsu Nakajima, Germaine Acogny, Robyn Orlin eta Anne Teresa De Keersmaeker.

Ilustrazioak Bea Apariciok egin ditu eta euskarazko itzulpena Nerea Lorenterena da.

Informazio gehiago: 10 emakumek, mundua dantzan.

Liburuaren Nazioarteko Eguneko albistea.

Oharra:

Ekitaldiaren ondoren, egileak aleak sinatuko ditu eta argitalpena erosi ahal izango da.